XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozer gauza jaten zuen, gauza zikina nola gauza garbia.

Inondik ez zuen horretarako lotsarik eta, gainera, jaten zuen guztiak on egiten zion.

Zakur sendo eta indartsua zen hura, beste inor baino gehiago.

Bere ikusmena zorroztu zen eta usaimena ere bai.

Edozer gauza ikusi, edozer gauza usaitu.

Entzumena ere itxuragabe findu zitzaion.

Lotan zegoela ere entzuten zituen zaratak eta baita soinu txikienak ere.

Eta laster antzeman ere bai, zarata haien esanahia: edota arriskuren bat zekarten edota bakezkoak ziren.

Hortzekin karraska kentzen zuen, behatz tartean egiten zitzaion izotza.

Egarria zuenean, aurreko hankakin jela puskatu eta edaten zuen nahi hainbat.

Baina gauza guztien gainetik, zerbaitetan egin zen zeharo artista: gau bat lehenago antzematen zion haizearen norabideari.

Ez zen axola, zuloan oheratzean haize izpirik ez bazegoen ere.

Hurrena etor zitekeen haizeak, nola atseginak, hala zakarrak, hura beti, zuloan ondo egokitua bilatuko zuten.